miércoles, 30 de septiembre de 2009

Aurkezpena

Proiektuak gustokoen dugun irakasgaia da, bertan arkitekto bezala aritzen gara eta horretarako behar ditugun gaitasunak garatzen ditugu.

Programari begira, era askotako ariketak daudela ikusi dut eta honek gai eta esparru ezberdinak jorratzeko aukera emango digu. Lan egiteko era ondo iruditzen zait, taldean lan egiteak eztabaida interesgarriak sor ditzake eta bloggak klasekide guztiak dituzten ideiak eta irrikak ikusteko aukera ematen du.

Zuzenketei buruz uste dut onena bakoitzak nolakoa nahi duen aukeratzea dela (publikoa edo pribatua) baina interesgarria iruditzen zait behin proiektua amaitua hau klasean aurkeztea.